jueves, 17 de abril de 2014


GURE ODISEA

Idoia, Alba, Irantzu, Nuria, Mariñe (terrorista) eta Joyce-n abentura!

Gure eguna San Calistoko Katakumbetan hasi da. Bertan, antzinako martirren eta erromako herritarren  hilobiak ikusi ditugu, edo gidak esan moduan, lo-gelak (Erromatarren ustez hilik egon beharrean, lo zeuden han).  Oso gida atsegin eta jakintsua izan dugu, eta bisita oso interesgarria iruditu zaigu, ez genekizkien gauza asko ikasi baititugu.

Ondoren ,  Santa Maria in Cosmedinera abiatu gara, Aita Antoniorekin kristau orientalei buruz solasaldi bat egiteko. Berak, erlijioen arteko tolerantzia eta elkarbizitzari buruz hitz egin digu.  Burua irekia izateko oinarrizkoa den aholkua eman digu, munduan zabaldu behar litzatekeen zerbait. Gero, eliz aterpean zegoen La Bocca de la Verita-n eskua sartu dugu, gezurtiak ez garela ziurtatuz.

Aurrerago, La Tiverina irlan dagoen San Bartolomé elizan, Sant´ Egidio gobernuz kanpoko erakundea ezagutu dugu, munduan zehar hainbat ekintza burutzen dituztenak. Bestalde, XX. Mendeko martirren internazional guztiei buruz asko ikasi dugu.
Hala ere, benetako odisea bazkalostean hasi da, irakasleek denbora librea eman digutenean.

Izozki  “merke” baten bila genbiltzala, kale artean erdi-galdu eta helburu lortu ondoren (arrakasta askorik gabe, bere prezioa zela-eta),  indusketa-arkeologikoen atzetik ibili eta geure buruak Bittor Manu IIari eskeinitako monumentuaren aurrean aurkitu ditugu.  Disdira handiko eraikina iruditu zaigu, guztia marmolez egina baitago.  Esan beharra dago, monumentuak nazionalismoa aldarrikatzen zuela, eta bi soldaduk zaintzen zutela piztutako bi antortxen artean.

Handik atera bezain laster,  azoka, antzinako herri erromatarra, eta forua ikusi ditugu, Koliseoa begiztatu aurretik.  Lasaigarria iruditu zaigu hainbeste herrialdeako eta hainbeste pentsamenduko pertsonak bakean monumentu hau bisitatzea. Gainera, oreka-jokoan ibili gara erromatar galtzadan, harriz harri saltoka.

Aurki iritsiko zen taldeari atxikitzeko ordua; hortaz, aurretik adosturiko tokira abiatu gara. Bidean, Konstantinoren arkupetik pasatakoan, akuarelak saltzen zituen gizon baten lanak begiratzen geratu gara denbora luzez, eta azkenik artelanak egiazkoak diren aztertuta, ezer erosi gabe, bertatik alde egin dugu gizona haserre utzirik. 

Ondoren, zirkotik igaro eta helmugara iritsi gara, Santa Maria de Trestevere plazara. Han, beste margolari bat topatu dugu spray-en bidez eta teknika sinpleak erabiliz beti marrazki berdinak margotzen. Ondoan, musikari batzuk zeuden, betidaniko rock ona jotzen, eta guk irakasleek emandako merienda jaten genuen bitartean, obra hauekin gozatu dugu (ikus bideoa).
Hauek amaitu ostean, bueltaerdia eman, eta beste artista bat hasi da bere ikuskizunari hasiera ematen (ikus bideoa). Bi artistei eman diegu dirua, baina azken onek ez zuenez lana asko jorratu, txanpon txikienak eman dizkiogu. Dantzariak bildutako dirua kontatzen hasi eta balio txikiko txanponak ikustean, zera galdetu du 5 zentimokoa eskuan zuela: “Who was the terrorist?” (Nor izan da terrorista?). A zer nolako lotsa pasa duen gure taldeko terroristak!
Gainerako ikaskideekin elkartzen geundela, emakume bat gure erditik pasa nahian, supermanen postura egin, eta gure artean bidea ireki du.

Beraz, laburbilduz, Erromako txoko ederrak umore onez eta asmorik gabe (aurrerago bisitatuko baititugu) ikusi ditugu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario