jueves, 24 de abril de 2014

6. ETA 7. EGUNAK 
ASSISI



Gaur goizean garaiz altxatu gara, Assisera joateko asmoarekin. Gosaldu eta gero, goizeko 7etan autobusa hartu dugu eta hara abiatu gara. Autobusean lo egiteko aprobetxatu dugu, ZELAKO ZURRUNKADAK!!!!!

Assisera ailegatu bezain pronto aterpera joan gara eta gauzak utzi ondoren, Erdi Aroko Assis ikustera jo dugu.

Horko elizarik garrantzitsuan sartu gara eta han bertan San Franciscoren hilobia eta Giottoren freskoak ikusi genituen.

Gero kalez kale ibili gara herriko enparantzara heldu arte eta bazkaldu ondoren (esku pilota partidua ere jolastu dugu) Santa Clara Elizan sartu gara, benetako San Damian Gurutzea ikusi dugu, baita Santa Clararen hilobia ere.

San Franciscoren etxea ikusi eta gero denbora librea eduki dugu,eta aterpera joan baino lehen San Damian ikusi dugu. Afaldu (benetako pasta italiarra eta parrillada; UMMM!!! ZORAGARRIA), futbolinean aritu eta oheratu egin gara.

Bigarren egunean Assisen 7:30ean altxatu gara eta Santa Maria de los Angeles elizara abiatu gara; hor Rosa Magaz, Franciscotar serora batekin topaketa izan dugu, San Francisco eta Santa Clara bizitzetan sakontzeko asmoarekin. Gero Rivotortora eta goiza borobiltzeko "Le Carceri"etara joan gara, ordu eta erdiko ibilaldia mendian eginez.

Han San Franciscok zuen leku berezia bisitatu dugu. Indarrak hartu ditugu eta jeitsierarekin hasi gara.

Nekea somatzen zen, horregatik,  Erromara itzultzeko autobusa hartu bezain pronto, gehienok  lo seko geratu gara.

Bi egun zoragarriak izan dira, esperientzia desberdina eta gure bizitzarako bi eredu inportanteak ezagutu ditugu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario